Prestakuntzaren balioa

IBERSYSek prestakuntza mailan egiten duen lanak enpresek Lan Arriskuen Prebentzioaren eta Industria Segurtasunaren arloan dituzten lege-eskakizunei eta beharrei erantzuten die.

Lan Arriskuen Prebentzioaren arloko prestakuntzaren praktikak laster ulertarazi zigun prestakuntzak legea betetzetik harago jo behar zuela. Prebentzioa enpresen lehiakortasuna handitzen duen inbertsio bat dela uste dugun modu berean, ziur gaude prestakuntzak sektore guztietako konpainien jarduerari lotutako diziplina eta praktika guztiak barne hartu behar dituela.

Horregatik, gure eskaintza hiru arlotan banatzen da: prestakuntza hitzartua, sektoreko prestakuntza eta neurrira diseinatutako prestakuntza.

Lehen biak legeak jarduera-arlo bakoitzari eskatutako neurrietan oinarritzen dira, eta prozesuen, produktibitatearen eta kalitate-adierazleen optimizazioa du helburu, praktika eta teknologiaren aplikazioaren bidez.

Alde horretatik, gure esperientziak eta dimentsioak, gure lantaldearen gaitasun profesional egiaztatuarekin batera, bezero bakoitzaren beharren aldez aurreko azterketa egitea ahalbidetzen digute. Horrela, prestakuntza-planak neurrira diseinatzen ditugu eta, horiek gauzatu ondoren, ebaluazio zorrotza egiten dugu.

Gure prestakuntza programa eta jardueren kalitate handia teoria eta praktika uztartzen dituen lan arloko egiazko egoeretan eta larrialdi-egoeren simulazioetan oinarritutako eredu misto batean datza.

Eredu horri esker, gure jarduera-eremuko liderrak gara, eta gure bezeroei prestakuntza-konponbide onenak eskaintzen dizkiegu, haien beharrei erantzunez, haien usteak gaindituz eta arrakastaren bidean lagunduz.

Prestakuntzaren zikloa IBERSYSen

Ibersys ciclo formativo
  • 1. Ikerketa

    legedia + sektore ingurua + bezeroaren behar partikularrak

  • 2. Diseinua

    Programaren diseinua

  • 3. Gauzatzea

    Prestakuntza-ekintza gauzatzea.

  • 4. Ebaluazioa

    Emaitzen ebaluazioa

Icono Ibersys

Prestakuntza modalitateak

Ibersys Formación Presencial

AURREZ AURREKOA

Prestakuntza-metodologiarik klasikoena da. Ikasleak programaren egutegian zehaztutako sesioetara bertaratzen dira. Bertan, irakaspen espezializatua jasotzen dute, prestakuntza-jarduera modu zuzenean burutuz, irakaslearen eta taldearen arteko harremana estua izanik. Metodologia hau bi eredu desberdinen bidez gauza daiteke:

  • Prestakuntza IBERSYSen egoitzetan

    Ikastaroak IBERSYSen instalazioetan eskaintzen dira, non prestakuntza-jarduera bakoitzerako guneak, materialak eta teknologiak ditugun.

  • ‘In Company’ prestakuntza

    Ikastaroak bezeroaren instalazioetan eskaintzen dira, beraz, irakasleak hara joaten dira. Eredu hau kostuak eta baliabide logistikoak optimizatzen ditu, eta badu abantaila bat ere: praktikak egiazko testuinguruetan egitea.

Ibersys Formación Semipresencial

ERDIPRESENTZIALA

Metodologia mistoan datza. Ikasleen ordutegi-askatasunaren eta taldearen eta irakasleen laguntza zuzenaren arteko oreka bilatzen du.

Ibersys Formación Online

ONLINE (E-LEARNING)

Modalitate honetan, prestakuntza-jarduera web plataforma baten bitartez gauzatzen da. Hartan, ikasleek eskura dute material didaktikoa eta ariketa gidatuak edo talde-ekintzak burutu ditzakete: ikasle guztien parte-hartzea eskatzen duten eztabaida-foroak edo ebaluazioa, esaterako. Irakasle talde batek gainbegiratzen ditu jarduera guztiak.

Formación especializada y a medida

Prestakuntza espezializatua eta neurrira diseinatutakoa

Implementación de sistemas de PRL

Lanposturako prestakuntza

Formación sectorial y de convenio

Sektoreko prestakuntza eta prestakuntza hitzartua

Formación on line

Online prestakuntza