Atmosfera lehergarriak

Ibersys > Aholkularitza > Atmosfera lehergarriak

ATEX araudia gas edo lurrin errekorrak edo hauts sugarriak erabiltzen dituzten enpresei zuzentzen zaie. Osagai horiek arrisku biziko atmosfera lehergarriak sor ditzakete eta, horregatik, halako enpresek lehertzeko arriskua dute. Araudia betetzeko, IBERSYSek baditu LANTOKIETAKO LEHERKETEN AURKAKO BABES DOKUMENTUA prestatzeko beharrezkoak diren baliabideak eta profesionalak.

Lantokiko atmosfera lehergarrietatik eratorritako arriskuen eraginpean dauden langileen osasunaren et segurtasunaren babesari buruzko 681/2003 Errege Dekretuak enpresariak leherketak ekiditeko eta langileak horien aurrean babesteko bete beharreko hainbat betebehar jasotzen ditu.

Besteak beste, enpresariak maila teknikoko edo antolakuntza mailako neurriak hartu behar ditu, lehentasun-ordena jakin baten eta oinarrizko printzipio batzuen arabera:

  • Atmosfera lehergarriak sortzea ekiditea.
  • Jarduera motak ahalbidetzen ez duenean, atmosfera lehergarriak eztanda egitea ekiditea eta balizko leherketa baten ondorio kaltegarriak murriztea, langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko.
Triángulo Greca Ibersys

ESKATU INFORMAZIOA ORAIN

Datu babesari buruzko oinarrizko informazioa:

Ibersys Seguridad y Salud, S.L., da datu-tratamenduaren arduraduna, eta helburua zure eskaerari erantzutea da. Tratamenduaren lege-oinarria interesatuaren baimena da. Zure datuak ez zaizkio beste inori bidaliko legeak eskatu ezean, eta gorde egingo ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte. Zure datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu, besteak beste, hemen kontsulta dezakezu informazio osagarriaren arabera..

Irakurri eta onartu egiten dut pribatutasun politika