Industria higienea

Ibersys > Produktuak > Industria higienea
Icono Higiene Industrial

Lana gizakietara egokitzen

IBERSYS taldean Industria Higienean espezializatutako sail bat dugu, funtsean lan-gaixotasunen prebentzioaz arduratzen dena. Horretarako, besteak beste, jarduera eta ikerketa espezifiko hauek egiten ditugu:

  • Industria Higienearen arloko aholkularitza teknikoa.
  • Lan-gaixotasunen ikerketa.
  • Agente Kimikoen ebaluazio espezifikoa (metodo kualitatibo eta kuantitatiboak): partikulak, konposatu organiko lurrunkorrak, hidrokarburo aromatikoak, metalak, etab.
  • Agente Fisikoen ebaluazio espezifikoa: zarata, dardarak, inguru termikoa, erradiazio ez-ionizatzaileak, argiztapena, airearen abiadura, erradiazio optikoak, baldintza termohigrometrikoak, etab.
  • Agente Biologikoen ebaluazio espezifikoa: bakterioak, onddoak, bizkarroiak, birusak, etab.
  • Nanopartikulekiko esposizio-arriskuaren ebaluazioa.
  • Amiantoarekiko esposizio-kasuetan, lan-baldintzei buruzko azterketak. Amiantoarekin lan egiteko planak.
  • Materialetan zuntzak identifikatzea.
  • Estres termikoaren neurketa (hotz edo beroagatik).
  • Eremu elektromagnetikoen neurketa.
  • Silizearekiko esposizio-mailaren ebaluazioa Meatzaritzako Oinarrizko Segurtasun Araudiaren mendeko enpresetan.
  • Barneko airearen kalitatearen azterketa.
  • Lan-prozedura espezifikoen garapena.
  • Enpresaren beharretara egokitutako prestakuntza-planak burutzea.
  • Substantzia eta nahasketen sailkapen, etiketatu eta ontziratzeari buruzko 1272/2008 Araudiaren eta REACH legediaren interpretazioa eta aplikazioa.
  • 70 kW-tik gorako instalazio termikoak dituzten eraikinek urtero bete behar duten barneko airearen kalitatearen azterketa, RITE 2013ko 238/2013 Errege Dekretuaren IT 03 atalean jasota dagoen UNE 171330 arauan adierazi bezala burutua.
  • Industria Higieneari buruzko tailerrak.
Triángulo Greca Ibersys

ESKATU INFORMAZIOA ORAIN

Datu babesari buruzko oinarrizko informazioa:

Ibersys Seguridad y Salud, S.L., da datu-tratamenduaren arduraduna, eta helburua zure eskaerari erantzutea da. Tratamenduaren lege-oinarria interesatuaren baimena da. Zure datuak ez zaizkio beste inori bidaliko legeak eskatu ezean, eta gorde egingo ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte. Zure datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu, besteak beste, hemen kontsulta dezakezu informazio osagarriaren arabera..

Irakurri eta onartu egiten dut pribatutasun politika