Osasuna lanean

«Osasunaren sustapena pertsonei beren osasunaren gaineko kontrola handitzea eta hura hobetzea ahalbidetzen dien prozesua da» (Osasunaren Sustapenerako Ottawako Gutuna. OME, 1986). Hala ulertzen dugu IBERSYSen ere, eta gure ustez parte-hartzea funtsezkoa da osasunaren sustapenaren arloko jarduerei eusteko. Estrategia horiek berebiziko garrantzia duten bost ekintza-eremutan oinarritzen dira, denak Osasunaren Munduko Erakundeak Ottawako Gutunean adieraziak:

  • Osasunaren aldeko herri-politikak abiatzea.
  • Osasunaren aldeko inguruak sortzea.
  • Osasunaren aldeko komunitateen jarduna indartzea.
  • Osasun-zerbitzuak birbideratzea.

Hala, Osasunaren Zaintza kontzeptutik pauso bat harago emanez, Enpresa Osasuntsuaren kontzeptua aldarrikatzen dugu. Hartan, erakundeak lantokitik kanpo ere modu proaktiboan eragiteko konpromisoa hartzen du, langileek lan-eremutik kanpo dituzten ohituretan era positiboan eragiten asmoz.

Corazón Promoción de la Salud

IBERSYSen legeak segurtasun eta osasun arloan eskatutakoa bete eta urrunago jotzen dugu. Langileek eta enpresa-arduradunek osasuna, segurtasuna eta ongizate pertsonala sustatzeko eta babesteko hobekuntza etengabeko prozesu batean elkarrekin jardutea bilatzen dugu.

Era horretan, Enpresa Osasuntsuaren bidez osasun eta ongizate kontzeptu oso bat eratzen duten ekintzak garatzen eta koordinatzen dira. Eredu horrek, erakundeen nazioarteko kudeaketa-sistema aurreratuenei erantzuteaz gain, guztiz eraginkorra da ikuspegi ekonomiko batetik. Lanean Osasuna Sustatzeko Europako Sarearen arabera, Lanean Osasuna Sustatzeko programetara bideratuko euro bakoitzeko, enpresak 2,5 eta 4,8 euro bitartean jasotzen ditu absentismoa murriztearen ondorioz, eta 2,3 eta 5,9 euro bitartean gaixotasun tasaren jaitsierak dakarren kostu-murrizketagatik.

Triángulo Greca Ibersys

Lanean Osasuna Sustatzeko programetara bideratuko euro bakoitzeko, enpresak 2,5 eta 5,9 euro bitartean jasotzen ditu.

Gure eredua

Gráfico modelo Ibersys

Osasunaren kudeaketa osoa

Gráfico Gestión Integral de la Salud
Triángulo Greca Ibersys

ESKATU INFORMAZIOA ORAIN

Datuak Babesteko 679/2016 Erregelamendu Orokorraren (EB) eta Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren ondorioetarako.
Arduraduna: Ibersys Seguridad y Salud S.L.U.
Helburuak: Informazio eta/edo harremanetarako eskaera kudeatzea.
Legitimazioa: interesdunaren baimena.
Hartzaileak: Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legezko betebeharra izan ezik.
Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den moduan.
Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza kontsulta dezakezu hemen .

Irakurri eta onartu egiten dut pribatutasun politika