Pribatutasun politika

Ibersys > Pribatutasun politika

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako araudiaren arabera, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen berri ematen diogula aurrerantzean ERAKUNDE esango diogun NORPREVENCIÓN, S.L. enpresako Trataera Arduradunari, IFK: B27222827, Catasol 11-13-27002 LUGO (LUGO) helbidea eta rgpd@ibersys.es helbide elektronikoa dituena.

 

TRATAERAREN HELBURUA

ERAKUNDEAK zure datu pertsonalak helburu honetarako tratatu ahalko ditu:

-Webgunean zeharreko nabigazioa kudeatzea.

-Bezeroen Arreta Zerbitzua kudeatzea, Webgune honekin lotutako zalantzei, kexei, iruzkinei eta bestelako kontsultei erantzuteko.

-ERAKUNDEAren eta zure arteko edozein harreman betearazteko, mantentzeko, garatzeko eta kontrolatzeko.

-Zure erabiltzaile-erregistroa kudeatzea eta zu “erabiltzaile erregistratu” gisa identifikatzea, gestioak egin ahal izan ditzazun zure datu pertsonalak behin eta berriz sartu beharrik gabe.

Nahitaezkoa den informazioa ez emateak erabiltzaile gisa ezin erregistratzea edo Plataformaren bidezko funtzio edo zerbitzu jakin batzuk ezin erabiltzea dakar.

Erabiltzaileak bermatzen du emandako Datu Pertsonalak egiazkoak eta zehatzak direla, eta horiekin lotutako edozein aldaketa jakinaraziko duela hitzematen du. Beste norbaiten Datu Pertsonalak adieraziz gero, zuri dagokizu jokaera horren berri ematea, Pribatutasun Politika eta Cookien Politika ataletan adierazitako helburuekin. Erregistro-formularioetan informazio okerra, zalantzazkoa edo partziala emanez gero, zure gain hartuko dituzu Plataformari, Trataera Arduradunei edo beste edonori eragindako galerak edo kalteak.

 

ZURE DATU PERTSONALEN TRATAERARAKO LEGITIMAZIOA

Legitimazioa zuk «DATUEN BABESERAKO POLITIKA ONARTZEN DUT» botoia sakatzean ematen diguzun onarpenean datza.

 

LAGAPENAREN HARTZAILEAK

Ez ditugu zure datuak inorekin partekatuko.

 

ESKUBIDEAK

Hauek dira zure datuen babeserako eskubideak:

-Zure datu pertsonalak kontsultatzeko eskubidea.

-Zure datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea (ahanzte-eskubidea).

-Trataera mugatzea eskatzeko edo trataerari uko egiteko eskubidea.

-Datuen portabilitaterako eskubidea.

Zure eskubideak betearazteko, zure aukerak eta datu pertsonalak alda ditzakezu erabiltzaile-profilean, edota idatziz eskaera bat aurkeztu eta hari zure NANaren kopia bat erantsi.

NORPREVENCIÓN, S.L. enpresak horretarako formulario egokiak ditu. Horiek eskatu edo bidali zure idatzia rgpd@ibersys.es helbide elektronikora.

 

SEGURTASUN-NEURRIAK

NORPREVENCIÓN, S.L. enpresak baditu zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko neurri teknikoak eta antolakuntza-mailakoak, inork horiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu edo eskuratu ez ditzan. Izan ere, enpresak oso kontuan ditu teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta giza ekintzatik edota inguru fisiko eta naturaletik erator litezkeen arriskuak.