Icono Seguridad en el trabajo

Zure segurtasunak oinarri berriak izan ditzan

IBERSYSek zerbitzu integrala eskaintzen du aholkularitza zein gauzatze mailan, enpresek Eraikuntza Lanen Araudiari dagokion urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete ditzaten.

Eraikuntza Lanen Araudiari dagokion urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuak proiektu teknikoa duten eta ez duten lanetan diharduten sustatzaile, proiektugile, kontratista, azpikontratista, langile autonomo edo segurtasun arloko koordinatzaileei ezarritako eskakizunak betetzeko, IBERSYSek aholkularitzarako eta dokumentazioa prestatzeko langile espezializatuak eta jarduera ezberdinak burutzeko teknikoak ditu.

  • Segurtasun eta Osasun arloko koordinazioa
  • Segurtasun ikerketak eta planak
  • Lan-prozedurak
  • Prebentzioko baliabideak
  • Laguntza teknikoa
  • Lan-planak (zuntz-zementua kentzea)
Triángulo Greca Ibersys
Segurtasun eta osasun

IKERKETAK ETA PLANAK

IBERSYSen Segurtasun arloko ikerketak, Segurtasun arloko Oinarrizko Ikerketak eta horietan oinarritutako Segurtasun Planak prestatzen ditugu.

Proiektuaren erredakzio-fasean, sustatzailea behartuta dago obraren gaineko Segurtasun eta Osasun arloko Ikerketa bat edo Oinarrizko Ikerketa bat egitera.

Segurtasun eta Osasun arloko Ikerketa edo Oinarrizko Ikerketa sustatzaileak aukeratutako tekniko gaitu batek prestatuko du. Eraikuntza lanei buruzko proiektuaren prestaketan segurtasun eta osasun arloko Koordinatzailea izendatzen denean, hari egokituko zaio Ikerketa hura egitea edo, bere ardurapean, beste norbaiti eginaraztea.

Segurtasun eta Osasun Planean aztertuko, garatuko eta osatuko dira Ikerketan edo Oinarrizko Ikerketan adierazitako aurreikuspenak, eraikuntza-lana gauzatzeko berezko sistemaren arabera.

Eraikuntza-lanetako segurtasun eta osasun arloko Koordinatzaileak onartu beharko du Segurtasun eta Osasun Plana, eraikuntza-lanei ekin aurretik.

Triángulo Greca Ibersys

Prebentzioko baliabideak

IBERSYSek Prebentzioko Baliabideak jartzen ditu enpresen eskura, Lan Arriskuen Prebentziorako Legearen 32 bis artikuluak ezarritako kasuetan.

IBERSYSeko prebentzioko baliabideek ezagutza teknikoak eta gaitasun profesional osoa dute, baita esperientzia ere eraikuntza-lanetan eta dokumentazio mailan. Gainera, prebentzioaren arloko prestakuntza dute, eta beharrezko baliabide teknikoak.

Hona hemen Prebentziorako Legearen 32 bis artikuluaren pasarte bat:

  • Lantokian prebentzioko baliabideak egotea, baliabide horien antolakuntza mota edozein izanik ere, beharrezkoa izango da kasu hauetan:
    • a) Lan-prozesuaren bilakaerak eta ondoren edo aldi berean burutzen ari diren jarduerek arriskuak handitu edo aldatu litzakeenean, lan-metodoen aplikazio egokia kontrolatzea beharrezkoa eginez.
    • b) Araudiak arriskutsutzat edo arrisku berezikotzat jotzen dituen jarduerak edo prozesuak burutzen direnean.
    • c) Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak baliabideen presentzia beharrezkotzat jotzen duenean, lan-baldintzek hala eskatzen dutelako.
Ibersys Recursos Preventivos
Segurtasun eta osasun

ARLOKO KOORDINAZIOA

IBERSYSek 14 urtetik gorako esperientzia du Segurtasun eta Osasun arloko Koordinazioan, eta tekniko gaituak ditu enpresei Eraikuntzaren arloko betebeharrak betetzen laguntzeko.

Hauek dira Segurtasun eta Osasun arloko Koordinatzailearen funtzioak:

  • Prebentzio eta segurtasunaren arloko printzipio orokorren aplikazioa koordinatzea.
  • Eraikuntza-lanetako jarduerak koordinatzea, parte-hartzaile guztiek Lan Arriskuen Prebentziorako Legearen 15. artikuluan adierazten diren prebentzio-ekintzaren printzipioak bete ditzaten
  • Kontratistak prestatutako segurtasun eta osasun arloko plana eta, beharrezkoa balitz, hartan egindako aldaketak onartzea.
  • Lan Arriskuen Prebentziorako Legearen 24. artikuluan aurreikusitako enpresa-ekintzen koordinazioa antolatzea.

  • Lan-metodoen aplikazio egokia kontrolatzeko ekintzak eta funtzioak koordinatzea.
  • Beharrezko neurriak hartzea, soilik baimendutako pertsonak sar daitezen eraikuntza-lanen eremuan. Eskumena duen zuzendaritzak bere gain hartuko du funtzio hau, koordinatzaile bat izendatzea beharrezkoa ez den kasuetan.

Hauek dira Segurtasun eta Osasun arloko Koordinatzailearen ahalmenak:

  • Urtarrilaren 30eko 171/2004 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, enpresek partekatu beharreko informazioa eta bere funtzioak burutzeko beharrezkoa litzatekeen prebentzioaren arloko edozein dokumentazio ezagutzea.
  • Lantokiko gune guztietara sartu ahal izatea.
  • Enpresei beharrezkotzat jotzen dituen argibide guztiak ematea, ber funtzioak betetzeko.
  • Enpresei prebentziorako neurriak proposatzea, langileei eragin diezaieketen lantokiko arriskuak ekiditeko.
Triángulo Greca Ibersys

ESKATU INFORMAZIOA ORAIN

Datuak Babesteko 679/2016 Erregelamendu Orokorraren (EB) eta Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren ondorioetarako.
Arduraduna: Ibersys Seguridad y Salud S.L.U.
Helburuak: Informazio eta/edo harremanetarako eskaera kudeatzea.
Legitimazioa: interesdunaren baimena.
Hartzaileak: Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legezko betebeharra izan ezik.
Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den moduan.
Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza kontsulta dezakezu hemen .

Irakurri eta onartu egiten dut pribatutasun politika