Beti aldatzen ari den eta egunez egun gehiago eskatzen duen inguru lehiakor batean, langileen prestakuntza etengabea ezinbestekoa da enpresa-proiektuek arrakasta izan dezaten.

Langileen ezagutza espezifikoen eguneratzea bermatzen dituzten programetatik harago, lehiakideen aurrean nabarmendu nahi duten enpresek neurrira diseinatutako prestakuntza-jarduerak behar dituzte, beraien egoera partikularretara egokitutakoak eta bikaintasuna lortzera bideratutakoak.

IBERSYSen baditugu programa bakoitza neurrira diseinatzea ahalbidetzen diguten esperientzia, lantaldea eta estatu mailako bulego azpiegitura zabala. Horretarako, pauso hauek ematen ditugu:

  • Enpresaren behar espezifikoen aldez aurreko azterketa
  • Programa neurrira diseinatzea, teoria eta praktika orekatuz
  • Kasu bakoitzerako prestakuntza-formula egokiena aukeratzea: aurrez aurrekoa, erdipresentziala, online, ‘in company’, etab.
  • Ebaluazioa
Ibersys Formación especializada

Esperientzia zabala dugu kudeaketarako funtsezko arloetako programak gauzatzen:

  • Lidergoa
  • Proiektuen kudeaketa
  • Adimen emozionala
  • Lantaldeen sorrera
  • Motibazioa
  • Ongizatea eta zoriontasuna lanean
  • Arazoen kudeaketa eta konponketa
  • Komunikazioa eta bezeroei arreta
  • Coaching
  • Lan-giroaren hobekuntza
  • Mindfullness
  • Estresaren kudeaketa
  • Mendekotasunen prebentzioa
  • Gihar-hezurretako lesioen rebentzioa
  • Bizkar osasuntsua
  • Ohitura osasuntsuak
  • Talentuaren kudeaketa
  • Etab.

Lan Arriskuen Prebentziorako Legearen 19. artikuluak adierazten duenez, enpresariari dagokio bermatzea langile bakoitzak prestakuntza teorikoa eta praktiko nahikoa eta egokia jasotzen duela prebentzioaren arloan, kontratazioaren unean nahiz haren funtzio mailako aldaketak egiten direnean. IBERSYSen uste dugu prestakuntza ez dela legea betetzeko neurri hutsa, baizik eta prozesuak, produktibitatea eta sistema-adierazleak hobetzeko funtsezko elementua.

Teoria eta praktika uztartzen dituen kalitatezko prestakuntza baten aldeko apustua egiten dugu, eta helduentzako prestakuntzarako teknika modernoenak erabiltzen ditugu.

Horretarako, gaitasun handiko lantalde zabala eta baliabide egokiak ditugu, estatuko edozein lekutan modu eraginkorrean jardutea ahalbidetzen digutenak.

Triángulo Greca Ibersys

Guretzat, prestakuntza da prozesuen kudeaketarako funtsezko zutabeetako bat enpresetan, eta horregatik, hauek dira gure prestakuntza-zerbitzuen bereizgarriak:

PRESTAKUNTZA-JARDUERA TEORIKOAK ETA PRAKTIKOAK IZATEA

LAN-EGOITZAN BERTAN ESKAINI AHAL IZATEA

NEURRIRA DISEINATZEA, BEZERO BAKOITZAREN BEHARREN ARABERA

PRESTAKUNTZA-PLANA OSOAK DISEINATZEA

LANGILE KUALIFIKATUEK ESKAINTZEA

Esperientzia, gaitasun pedagogikoa eta enpresa-bezeroaren ezagutza dutenak