Lan Arriskuen Prebentziorako Legearen 19. artikuluak adierazten duenez, enpresariari dagokio bermatzea langile bakoitzak prestakuntza teorikoa eta praktiko nahikoa eta egokia jasotzen duela prebentzioaren arloan, kontratazioaren unean nahiz haren funtzio mailako aldaketak egiten direnean.

Lanpostuarekin edo langilearen funtzioarekin lotutako prestakuntza espezifikoa izango da eta, beharrezkoa balitz, aldian behin errepikatuko da. Prestakuntza horri esker, langileak arrisku berriak hautemango ditu eta horietara egokituko da.

Aipatutako Lan Arriskuen Prebentziorako Legearen 19. artikuluan jasotzen den prestakuntza langile gaituek eta hura irakasteko ziurtagiria duten erakundeek eskaini behar dute.

Ibersys formación sectorial