Icono psicosociología

Zure segurtasunak oinarri berriak izan ditzan

Faktore psikosozialak lan-egoera jakin bateko baldintzak dira. Erakundearekin, lanaren edukiarekin eta zereginaren gauzatzearekin harreman zuzena dute, eta langilearen ongizateari eta osasun fisiko, psikiko edo sozialari zein lanaren garapenari eragiteko gaitasuna dute.

Psikosoziologia Aplikatuak lan-egoera bateko baldintza horiek aztertzen ditu. Horretarako, erakundearen barneko arrazoiengatiko arriskuak ebaluatzen ditu hainbat teknikaren bidez, eta egoera hobetzeko gomendioak ematen ditu.

Arrisku psikosozial nagusien artean hauek nabarmentzen dira:

  • Lan-estresa
  • Burnout sindromea edo lan-higadura
  • Indarkeria
  • Lantaldearen nekea
Triángulo Greca Ibersys

Profesionalak neurrira

IBERSYS TALDEAn baditugu Psikolosoziologia Aplikatuan eta Laneko Ergonomian espezializatutako Industria Psikologoak.

Hona hemen baldintza psikosozial txar edo kaltegarriak dituen lan-egoera baten ondorioz langileak bere osasunean edo ongizatean jasan ditzakeen ondorioak: antsietatea, depresio-arazoak, lan-atsekabea, arazoak harreman pertsonaletan, gaixotasun kardiobaskularrak, giharretako mina, etab.

Hortaz, arrisku psikosozialen prebentzioa eta kudeaketa oso zeregin garrantzitsua da, azken batean enpresei lantalde osasuntsuak, produktiboak eta motibatuagoak izatea ahalbidetuko dielako, absentismoa, istripuak eta lan-lesioak murrizteaz gain.

Gainera, derrigorrezkoa da enpresetan psikolosoziologia arloko arrisku-faktoreen azterketa burutzea, hala ezarrita baitago Lan Arriskuen Prebentziorako Legean.

IBERSYS TALDEAn baditugu Psikolosoziologia Aplikatuan eta Laneko Ergonomian espezializatutako Industria Psikologoak, baita lau espezializateetako Lan Arriskuen Prebentziorako Goi Teknikoak ere, Lan Arriskuen Prebentzioaren arloko esku hartzea ahalik eta profesionalena eta eraginkorrena izatea bermatuko dutenak.

Psicosociología aplicada

Hartzaileak

Beren ardurapean langileak dituzten enpresa eta autonomo guztiak.

Nola antolatzen da zerbitzua?

Prozesuak hurrengo ekintzak hartzen ditu barne:

  • Erabiliko diren metodologiaren, tekniken eta lan-tresnen aukeraketa. 
  • Eremu-lanaren plangintza eta gauzatzea. 
  • Emaitzen azterketa eta txostenaren prestaketa. 
  • Esku hartzeko programa bat prestatzea eta abian jartzea. 
  • Hartutako neurrien jarraipena eta kontrola.

 

Triángulo Greca Ibersys

ESKATU INFORMAZIOA ORAIN

Datuak Babesteko 679/2016 Erregelamendu Orokorraren (EB) eta Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren ondorioetarako.
Arduraduna: Ibersys Seguridad y Salud S.L.U.
Helburuak: Informazio eta/edo harremanetarako eskaera kudeatzea.
Legitimazioa: interesdunaren baimena.
Hartzaileak: Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legezko betebeharra izan ezik.
Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den moduan.
Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza kontsulta dezakezu hemen .

Irakurri eta onartu egiten dut pribatutasun politika