Segurtasuna eta Osasuna neurrira

Gure helburua da bezeroei laneko Segurtasuna eta Osasuna kudeatzen laguntzea, ez soilik modurik eraginkorrenean, ikuspegi integratzaile batetik ere bai, Prebentzioa enpresaren balioa handitzen duen aktibo bat izan dadin.

IBERSYSen konponbide bat dugu enpresa edo erakunde bakoitzarentzat, haren tamaina edo sektore edozein izanik ere; baita autonomo bakoitzarentzat ere. Bezero bakoitzaren egoera eta behar partikularretara egokitzen gara, eta erantzun arina eta kalitatezkoa eskaintzen dugu beti, prestakuntza handiko profesional talde espezializatu eta inplikatu baten bermeaz.

Gure zerbitzuak lau paketetan banatzen ditugu: Oinarrizkoa, Plus, Premium eta Autonomoak. Paketetako bakoitzak segurtasun eta osasun arloko zerbitzu katalogo zabala barne hartzen du.

Ibersys Básico

Ibersys Oinarrizkoa

Lege-eskakizunak betetzeko beharrezko zerbitzuak
  • Lan Arriskuen Prebentziorako Plan Orokorraren inguruko aholkularitza eta laguntza
  • Prebentzio Planaren prestaketa
  • Besteen Prebentzio Zerbitzuaren urteroko programazioa
  • Hodeirako sarbide pertsonalizatua, dokumentazioa kudeatzeko
  • ... eta askoz gehiago
Ibersys Plus

Ibersys Plus

Zure neurrira diseinatutako zerbitzu aurreratuen multzoa
  • Segurtasun eta Osasun Biltzarretara edo Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko barne-bileretara bertaratzea.
  • Ikuskaritzaren zigor-espedienteen aurreko alegazioen arloko aholkularitza
  • Azterketa eta argibide zehatzak burutzea
  • Lantokien azterketa zehatza
  • ... eta askoz gehiago
Ibersys Premium

Ibersys Premium

Prebentzioa, enpresaren balioa handitzeko
  • Eraikuntzarako eta Meatzaritzarako dokumentazio zehatza prestatzea
  • Makinen eta lan-ekipamenduaren azterketa zehatzak
  • Autobabeserako Planen prestaketa, 393/2007 Errege Dekretuaren arabera
  • Kutsagarri fisiko eta kimikoen neurketa
  • ... eta askoz gehiago
Ibersys Autónomos

Ibersys Autonomoak

Zure lan-jardueran behar duzun babesa
  • Lan Arriskuen azterketa orokorra
  • Prebentziorako jardueren plangintza
  • Arriskuen eta prebentzio-neurrien informazio-fitxak prestatzea
  • Arrisku orokorren inguruko prestakuntza
  • Hodeirako sarbide pertsonalizatua, dokumentazioa kudeatzeko