Espainiako Ergonomia Elkartearen arabera, ergonomia deritzo, eraginkortasuna, segurtasuna eta ongizatea optimizatzeko xedez, produktuak, sistemak eta inguru artifizialak erabiltzaileen beharretara, mugetara eta ezaugarrietara egokitzeko beharrezkoak diren diziplinarteko ezagutzen multzoari.
Lanpostu baten diseinuan edo kontzepzioan irizpide ergonomikorik ez egoteak ondorio negatibo ugari eragin ditzake, arrisku moten eta faktoreen arabera. Ahalegin fisikoari dagokionez, osasun-ondorio nagusiak neke fisikoarekin eta gihar eta hezurdurako arazoak dira, baina langileek hain espezifikoak ez diren bestelako kalteak edo arazoak paira ditzakete, antolakuntza-mailako edo ingurumeneko ergonomiaren ondorioz, adibidez.
Lan-arrisku guztiak bezala, enpresak behartuta daude arrisku ergonomikoak kudeatzera. Jokaera horrek onura eta abantaila handiak dakarzkio produktibitateari, lan-giroa hobetzen du, lehiakorragoa bihurtzen du lantaldea eta gizarte eragin handiagoa dakar neurriak hartzen direnean administrazioak zigorra ezarri arte itxaron gabe.
Nor-Prevención, S.L. enpresak espezialitate bakoitzean esperientzia luzea eta gaitasun handia dituzten langileen talde zabala jartzen du zure eskura. Haiek lagunduko dizute zure enpresako lanpostuetan irizpide ergonomikoak aplikatzean.
Zerbitzu ergonomikoak banaka edo modu konbinatuan eskaintzen ditugu. Enpresaren, sektorearen edo lanpostuen ezaugarrien araberako zerbitzu pertsonalizatuak dira: