CAE

Enpresa Jardueren Koordinaziorako web plataforma

IBERSYSen ieDOCe plataformarekin harreman sendoa garatu dugu eta baliabide hau zure eskura jarri dugu, lantokietako arazoak konpontzeko eta Enpresa Jardueren Koordinazioaren arloko dokumentazio guztia eguneraturik izateko.

Icono Ibersys
WEB PLATAFORMA

ieDOCe

ieDOCe enpresa guztiek bete beharreko eskakizunak eta horiei lotutako dokumentazioa kudeatzea ahalbidetzen duen web plataforma bat da.

Icono Ibersys

Ezaugarriak

Lan-tresna hau Enpresa Jardueren Koordinazioarekin lotutako burokrazia arintzeko beharra duten erakunde guztiei zuzenduta dago. Era berean, enpresei (kontratatuak, azpikontratuak, etab.) dokumentazio igotzeko edo informazioa kontsultatzeko plataforma bat izatea ahalbidetzen die.

  • Enpresek proiektu edo jarduera jakin batean duten rolaren arabera bete beharreko eskakizunak zehazten ditu.
  • Langileen, lantaldeen edo ibilgailuen eskakizunak zehaztea ere posible da, horiek garatzen dituzten zereginen arabera.
  • Enpresak (nagusia, kontratatuak, azpikontratatuak, etab.) eta haien egoitza ezberdinak adierazten ditu.
  • Enpresaren baliabideak zehazten ditu: langileak, lantaldeak eta ibilgailuak. Baita proiektu edo jarduera jakin batekiko loturak ere.
  • Enpresek (kontratatuak, azpikontratatuak, etab.) eskatutako dokumentazioa igo ahal dute.
  • Datuak esporta daitezke Excel orrialdeetatik.
  • Kudeatzaileek dokumentazioa onartzea ala atzera bota dezakete.
  • Epe jakin batean izandako gertakarien agenda du.
  • Sarbide-baldintzak betetzen dituztela kontsulta dezakete barra-kodearen bitartez, eta sarbiderako onarpenen edo ukazioen historikoa ere ageri da.
  • Kudeaketa-sistema automatizatua du, zeinaren bidez enpresei alerta-mezuak bidaltzen zaizkien entregatu beharreko dokumentazioa, epez kanpoko dokumentazioa eta ukatutako dokumentazioa jakinarazteko.
  • Alerta-mezuen maiztasuna aukera daiteke.
  • Abisu-sistemak kontratak oraindik deskargatu ez duen enpresa nagusiaren dokumentazioaren berri ere ematen du.
  • Hainbat hizkuntzatan dago.
  • Aukera ezberdinetarako sarbidea konfigura daiteke, erabiltzailearen rolaren arabera.

Aplikazioa web teknologia du, beraz, nahikoa da web nabigatzaile bat izatea eta erregistro egokia egitea.

  • Lan-inguru erraza eta arina.
  • Erabileraren araberako ordainketa. Ez da beharrezko aplikaziotan edo zerbitzaritan dirua xahutzea. Zerbitzuak plataformaren erabilerarako beharrezkoa den guztia du.
  • Datuen Babeserako Lege Organikoa betetzen du.
  • Bezeroaren beharren araberako tarifak ditu.
  • Gure “Call Center” delakoaren bidez, laguntza teknikoa eskaintzen dugu dokumentazioa kontrolatzeko eta azpikontraten jarraipena egiteko.
Icono Ibersys

ESKATU INFORMAZIOA ORAIN

Datuak Babesteko 679/2016 Erregelamendu Orokorraren (EB) eta Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren ondorioetarako.
Arduraduna: Ibersys Seguridad y Salud S.L.U.
Helburuak: Informazio eta/edo harremanetarako eskaera kudeatzea.
Legitimazioa: interesdunaren baimena.
Hartzaileak: Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legezko betebeharra izan ezik.
Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den moduan.
Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza kontsulta dezakezu hemen .

Irakurri eta onartu egiten dut pribatutasun politika