Ibersys Seguridad Vial

Istripuak murrizteko eta bideko segurtasun-baldintzak hobetzeko konpromiso sendoaz, IBERSYSen lanean dihardugu leku batetik bestera modu seguruan mugi daitezkeen enpresetako langileak prestatzeko. Hori dela eta, gure prestakuntza-jardueretan gidatzearekin lotutako faktore nagusiak lantzen ditugu, hurrengoak oinarri hartuta: zirkulazioko eta bideko segurtasuneko arauak eguneratzea eta aplikatzea, gidatzeko ekintzan eragiten duten faktoreak hautematea, gidatu bitartean gerta daitezkeen larrialdi-egoeren aurrean zer egin jakitea, errepidean istripuak eta muturreko egoerak saihestea, eta segurtasun aktibo eta pasiboaren arloan prestatzea.