Prebentzio Legearen 20. artikulua betetzeko, enpresariak lehen sorospenei, suteak itzaltzeari eta langileen ebakuazioari dagozkien neurriak aztertu eta bermatu behar ditu.
Araudi hori betetzeaz gain, enpresaren ezaugarrien arabera beharrezkoa izan daiteke bestelako dokumentuak prestatzea (Norbere Babeserako Planak edo Prebentzio eta Ebakuazio Neurriak, adibidez), larrialdi-egoerak eragin ditzaketen jarduerak burutzen dituzten zentro, establezimendu edo tokiek bete beharreko Norbere Babeserako Oinarrizko Araua jasotzen duen martxoaren 23ko 393/2007 Errege Dekretuari jarraikiz.
393/2007 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera Norbere Babeserako Planik edo Prebentzio eta Ebakuazio Neurririk beharrezkoa ez den kasuetan ere, IBERSYSek dokumentu horiek prestatu ditzake, suteak itzaltzeko eta lehen sorospenak burutzeko prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskain dezake eta simulakroak egin ditzake.
Hau izango da IBERSYSek proposatutako Larrialdi Neurrien gutxieneko edukia: