IBERSYSek zerbitzu integrala eskaintzen du aholkularitza zein gauzatze mailan, enpresek Eraikuntza Lanen Araudiari dagokion urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete ditzaten.
Eraikuntza Lanen Araudiari dagokion urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuak proiektu teknikoa duten eta ez duten lanetan diharduten sustatzaile, proiektugile, kontratista, azpikontratista, langile autonomo edo segurtasun arloko koordinatzaileei ezarritako eskakizunak betetzeko, IBERSYSek aholkularitzarako eta dokumentazioa prestatzeko langile espezializatuak eta jarduera ezberdinak burutzeko teknikoak ditu.
Ohitura osasuntsuak ezartzen lagundu zaitzakegu, zure enpresaren ongizateari kalte egiten dioten faktoreen azterketa oso batetik abiatuta.
Arreta pertsonalizatua, zorrotza eta jarraitua behar duten enpresei IBERSYSek bere langile eskarmentudunenak eta espezializatuenak eskaintzen dizkie, ‘in house’ zerbitzuak burutu ditzaten arlo tekniko edo osasun-arloan.
Prebentzio Legearen 20. artikulua betetzeko, enpresariak lehen sorospenei, suteak itzaltzeari eta langileen ebakuazioari dagozkien neurriak aztertu eta bermatu behar ditu. Horretan ere lagundu zaitzakegu.
ATEX araudia gas edo lurrin errekorrak edo hauts sugarriak erabiltzen dituzten enpresei zuzentzen zaie. Osagai horiek arrisku biziko atmosfera lehergarriak sor ditzakete eta, horregatik, halako enpresek lehertzeko arriskua dute.