Arriskuen Ebaluazioa egiteaz eta hura eguneratzeaz arduratuko gara. Horrez gain, Osasuna Zaintzeko neurriak hartuko ditugu eta, besteak beste, banakako osasun-azterketak egingo dizkiegu langileei.
Osasuna Zaintzea deritzogu, lan-arriskuei aurre egiten dieten langileen osasun-egoera ebaluatzeko helburuz, langile horiei aplikatzen dizkiegun osasun mailako ekintzen multzoari.
Arrisku jakin horien araberako osasun-azterketa espezifikoen bidez egiten da, eta haien edukiak eta maiztasuna lanpostuaren araberakoak izaten dira.
Hastapenetako fasean egon daitezkeen lan-gaixotasunen agerpenaren prebentzioaz gain, azterketen emaitzek langile bakoitzak bere lana burutzeko duen gaitasuna ebaluatzeko ere balio dute.
Lan Arriskuen Prebentziorako Legeak langileen osasuna bermatzera behartzen du enpresaria. Eta osasun-azterketen derrigortasuna ezartzen du hurrengo kasuetan:
Osasun-azterketak ezinbestekoak direnean lan-baldintzek langileen osasunean dituzten eraginak ebaluatzeko.
Langilearen osasun-egoera arriskutsua izan daitekeenean bere buruarentzat edo ingurukoentzat.
IBERSYS SEGURIDAD Y SALUD, S.L
B27222827
C/Catasol, 11 Bajo, 27002 | Lugo
C00521ED: CONVOCATORIA DE AYUDAS 2021 DESTINADAS A PROYECTOS DE INVESTIGACIÓN Y DESARROLLO EN LA INTELIGENCIA ARTIFICIAL Y OTRAS TECNOLOGÍAS DIGITALES Y SU INTEGRACIÓN EN LAS CADENAS DE VALOR C005/21- ED, para el desarrollo del proyecto denominado SMARTPRE: Inteligencia Artificial a la prevención de enfermedades profesionales (referencia 2021/C005/00152589). Procedimiento: C005/21- ED INTELIGENCIA ARTIFICIAL 2021.