Online prestakuntzak edo e-learning izenekoak abantaila handiak ditu; esaterako, jarduerak burutzeko malgutasuna, edo ikasteko ordutegia aukeratu ahal izatea. Gainera, denbora aurrezten da. IBERSYSek gure bezero diren enpresetako langile guztiak online bidez prestatzeko aukera eskaintzen du. Sistema horrek prestakuntza-jarduerak modu guztiz pertsonalizatuan diseinatzea eta ikasleen eskura azkar-azkar jartzea ahalbidetzen digu.