Lanpostu ugari lokomozio-aparatuari eragiten dioten lesioekin lotuta daude, eta horiek lan-jarduera era egokian burutzea oztopatzen dute epe labur edo erdira, eta langileak lanean bere onena ematea eragozten dute. IBERSYSen profesional talde zabala jartzen dugu gure bezeroen eskura, gihar-hezurdurarako lesioen arazo gero eta ohikoagoari heltzeko asmoz. Hauek dira prestakuntza-proiektuaren helburu orokorrak:
- 1. Langileak konbentzitzea eta kontzientziatzea gihar eta hezurretako arriskuen prebentzioaren garrantziaz.
- 2. Langileak arrisku hori nola hautematen eta balioesten duen jakitea eta horri buruzko informazioa biltzea.
- 3. Aplikazio ergonomikoen oinarriak ezagutaraztea.
- 4. Ergonomiak gomendatutako jarraibide eta ekintzei buruzko ezagutzak bereganatzea.
- 5. Lan-metodo bakoitzetik eratorritako jarraibideei buruzko ezagutzak kasu eta egiteko bakoitzari aplikatzea.
- 6. Burututako jarduera ezberdinen emaitzak aztertzea, interpretatzea eta horien gaineko balio-iritziak azaltzea.