IBERSYSen kontziente gara industria arloko era guztietako jardueretan oso presente dagoela arrisku elektrikoa. Estatistika-mailan lan-istripuen ehuneko txiki bat baino ez badira ere, ehuneko hori askoz esanguratsuagoa da ondorio larriak kontuan hartuz gero. Horregatik, IBERSYSen enpresariei 614/2001 Errege Dekretua betetzea ahalbidetuko dien lan-tresna bat eskaini nahi diegu, eta instalazio elektrikoekin lotutako jardueretan aritzeak izan ditzaten arriskuei buruzko informazio xehea eman. Hortaz, langileek beren gain hartzen dituzten arrisku motak eta horien ondorioak ahalik eta argien azaltzea da gure helburua. Hori jakinik, langileak lan-prozedurak barneratzeko eta haiei dagozkien arriskuak saihesteko moduan egongo da.