Larrialdi-neurriak

NORBERE BABESERAKO PLANAK ETA

Prebentzio Legearen 20. artikulua betetzeko, enpresariak lehen sorospenei, suteak itzaltzeari eta langileen ebakuazioari dagozkien neurriak aztertu eta bermatu behar ditu.

Araudi hori betetzeaz gain, enpresaren ezaugarrien arabera beharrezkoa izan daiteke bestelako dokumentuak prestatzea (Norbere Babeserako Planak edo Prebentzio eta Ebakuazio Neurriak, adibidez), larrialdi-egoerak eragin ditzaketen jarduerak burutzen dituzten zentro, establezimendu edo tokiek bete beharreko Norbere Babeserako Oinarrizko Araua jasotzen duen martxoaren 23ko 393/2007 Errege Dekretuari jarraikiz.

393/2007 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera Norbere Babeserako Planik edo Prebentzio eta Ebakuazio Neurririk beharrezkoa ez den kasuetan ere, IBERSYSek dokumentu horiek prestatu ditzake, suteak itzaltzeko eta lehen sorospenak burutzeko prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskain dezake eta simulakroak egin ditzake.

Hau izango da IBERSYSek proposatutako Larrialdi Neurrien gutxieneko edukia:

  • Larrialdien sailkapena. 
  • Gune bakoitzeko okupazio teorikoaren kalkulua. 
  • Instalazio arriskutsuen identifikazioa (galdarak, erregai-biltegiak, koadro elektrikoak…). 
  • Ebakuazio- eta babes-baliabideen seinalizazioa (su-itzalgailuak, sute-ahoak, su-detektagailuak, alarma-sistema, zutabe lehorrak, ihinztagailu automatikoen sistemak, larrialdietako argiztapena, etab.). 
  • Ebakuazio-bideak. 
  • Larrialdi ezberdinen aurreko jokaera-argibideak.
Triángulo Greca Ibersys

ESKATU INFORMAZIOA ORAIN

Datuak Babesteko 679/2016 Erregelamendu Orokorraren (EB) eta Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren ondorioetarako.
Arduraduna: Ibersys Seguridad y Salud S.L.U.
Helburuak: Informazio eta/edo harremanetarako eskaera kudeatzea.
Legitimazioa: interesdunaren baimena.
Hartzaileak: Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legezko betebeharra izan ezik.
Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den moduan.
Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza kontsulta dezakezu hemen .

Irakurri eta onartu egiten dut pribatutasun politika